Xabi Bengoetxea 31garren “INTERSPORT IRABIA – DUNLOP” Nafarroako TENIS haurren zirkuituko txapelketaren finalera iritsi da

Nafarroako tenis haurren zirkuituko txapelketa hau Iruñeako Tenis klubak dituen lurrezko pistetan(buztina) ospatu da.Gure klub-eko Xabier Bengoetxea Ijurra jokalariarentzat txapelketa perfektua izan da. Xabik Ziordin dauka bizilekua.

Aurreko fasean, txapelketako lehengo asteburuan, ostiralak 14, Xabierrek 6-2,6-2 irabazi zuen Lucas Istúriz. Partidua temperatura baxuekin jokatu zen, baina tenis polita ikusi genuen.

Asteburu horretan bertan, igandean, bere aurkariak zailtasun gehiago jarri zion Xabiri. Lehengo set-a galdu zuen 5-7. Lasaitasuna mantenduz, bigarren set-a irabazi zuen 6-2. Orduan, partidua super tie-break-era heldu zen. Tenis Rubor Altsasuko jokalariak, zeraman erritmoa mantendu eta partidua bere aldera eraman zuen partidua irabaziz. Honek txapelketaren azken fasera eramango zuen.

Azken fasean, tenis koadroaren zozketak Hugo Ancín-ekin parekatu zuen, serieko lehendabiziko tenis jokalaria, hain zuzen ere. Ziordiko tenis jokalariak sorpresa eman eta partidua lortu zuen 7-5, 3-6 y 10-6, ordu t’erdian. Xabiren patidua oso ona izan zen.Sakeari dagokionez,zehatz ibili zen. Bere bigarren sakeari efektu handia jartzea lortzen zuen, honek bere aurkariaren erosotasuna eragozten zuen.Bestalde, bere errebesa erabakigarria izan zen errestoan eta tenis pistaren atzealdean. Gainera, Xabierrek ikusleak gozarazi zituen kalitate handiko hainbat “dejada” burutuz.

Finalaren unea iritsi zen urtarrilaren 22an. Xabierrek lehengo set-a galdu zuen 3-6, beharbada bere lehengo finala izateagatik. Bigarren set-ean, aldiz, Xabier lasaitu zen. Bigarren set-a garaitzeko zorian egon zen,6-5 zihoazela. Hala eta guztiz ere,Adrian Arizcuren, txapelketaren serieko bigarrena, egoera menperatzea lortu eta partidua irabazi zuen.

Ezin dugu ahaztu Xabierren lorpena. Tenis final federatu batera iritsi den lehen “sakanikola” baita.
Horregatik, gure jokalaria zoriondu nahi dugu egin duenagatik, gure zonaldean ez daukagulako jokatzeko tenis pista bat. Iruñean, bestalde, instalazio zoragarriak dituzte entrenatzeko eta gu baino ordu gehiago entrenatzen dute.

Segi horrela Xabi, irabazten ahal denean eta bereziki tenisaz gozatzen.ZORIONAKKKKKK XABII!!!!!!

Cuadro de juego
Xabi cpto 2

Xabi cpto

Author: TenisRubor

Share This Post On