Instalazioak

Klaseak Altsasuko Aralarko Mikel Donea institutuko kirol-pista estalian ematen ditugu, Udalak, Tenis klubak eta institutuak berak sinaturiko kontratuari esker.

Instalazioak tenis-sare mugikorra du (08-09 denboraldian sareak direkzio-gurpilak eta kontrapisuak izango ditu) eta markak jarrita dituen pista bat. Bai sareak, bai pistak neurri profesionalak dituzte.

Horrela, alde batetik, klubak prestakuntza-alorra garatzen du, eskola-adinean daudenen garapen osotua landuz.   Eta, bestetik, aisialdi aktiboko aukera da Altsasuko gazte eta helduentzat.

Hala ere, tenisean aritzeko pistarik ez izateak izugarri oztopatzen du klubaren garapen osotua.  Hala, une honetan ezinezkoa dugu pista bat eskaini tenisean bere kabuz aritu nahi direnei, eta ezin dugu entrenamendu lehiakorrik antolatu jokoan sakondu nahi dutenentzat.

Hori dela eta, klubak eskutitz bat igorri zion Altsasuko Udalari (lerro batzuk beherago duzue), teniseko pistak egiteko eskatuz.

ESKUTITZA IKUSI

Udalak aldeko jarrera erakutsi zuen eta badakigu horretan lanean ari direla. Horregatik, tenis-pistak egiteko proposamenaren alde egin dezazuen eskatzen dizuegu, horretarako klubera edota udaletxera posta elektronikoak bidaliz.