Lehiaketak
2016-2017 denboraldian, iñauteriak iritsita, “Pilota Mozorrotu” lehiaketa sortu genuen gure klub-ean. Parte hartu nahi duen ikaleak tenis pilota bat mozorrotu beharko du eta bere eredua aurkeztu. Aurkeztu direnekin, gure web orrialdean botazioa egiten da txapelduna egiteko. Gehien bozkatu diren hiru ereduak saritzen dira. Sariak ederrak izaten dira. Burutu den azken lehian, dirua eta La Tasca de Don José (Rubor tenis...
Irteerak eta Txangoak
Urtean bitan helduen taldeak 2 ateraldi egiten ditu. Ateraldi horientan tenisean aritzen gara. Batez ere, Iruñeara edo Donostiara joaten gara. Kirola egin ondoren, alde zaharretan pintxoak eta poteak hartzen eta dastatzen ditugu hitz eta pitz aritzen garen bitartean. Izan ere, lagunen artean egun ona pasatzea eta harremanak estutzea dugu helburu. Azken urte hauetan, tenis txapelketa profesionaletan egon gara. Lehendabizi, Bartzelonako...
Udako Kanpusa
Uztaila, elkarteak Tenis Campusa egiteko aukeratutako garaia da; eta urtero burutuko da garai honetan. Argazki galerietan azken kanpuseko argazkiak ikus ditzakezue. Altsasuko Tenis kanpusaren helburuak: Alde batetik, jokalariak tenis kirolean hastea. Horrela, parte hartzen duten neska-mutilek tenisaren oinarrizko ezaugarri eta teknikak ikasten dituzten bitartean, haien arteko harremanak sendotzen dira joko-giro atsegin batean eta...
Txapelketak
7-16 urte bitarteko jokalariendako eta 18 urte baino gehiagorako txapelketak: Urtero tenis txapelketa egiten da. Txapelketak kurtsoan zehar teknika eta taktikaren aldetik ikasitako guztia praktikan jartzea du helburu. 2006-2007ko denboraldian I. Rubor-Altsasu Tenis Elcarteko txapelketa izan zen. Orduz geroztik jarraian ospatu da eta aurten, hau da 2014an, bere 8. edizioa beteko du txapelketak.