Nafarroako +35 tenis txapelketan garaipena Valle de Aranguren Tenis Elkartearen kontra
Pasa den larunbateko Nafarroako +35 tenis txapelketako norgehiagokako hiru partidak irabazi genituen Valle de Aranguren tenis elkartearen kontra. Lehendabiziko banakako partida Oihan Mendinuetak eraman zuen. Partidu bikaina ikuslearentzat, oso oso borrokatua. Azkenean Oihan gure aldera eraman zuen partidua lan bikaina eginez. Bigarrena, Ricardo Canterok partidu oso sendoa jokatu zuen, kluberako bigarren puntua eskuratuz. Aurkariak...
36.NAFARROAKO ZIRKUITU ABSOLUTUKO 3.txapelketa Zuasti 2025 3.multzoa. Iban Chaparro txapeldunordea
Joan den asteburuan, ekainaren 7an eta 8an, 36. NAFARROAKO ZIRKUITU ABSOLUTUARI dagokion 3. TORNEOAREN azken fasea jokatzera joan ginen, 3. multzoaren barruan, Zuastin. Iban Chaparro eta Jon Plissonneau jokalariek finalerako postu bat zuten jokoan larunbatean, hilak 7. Azkenean, Ibanek 6-0 7-5 partida irabazi zuen eta finalerako sailkapena lortu zuen lehen aldiz federazio txapelketa batean. Bigarren finalerdian Gonzalo Ovejerok...
36.NAFARROAKO ZIRKUITU ABSOLUTUKO 3.txapelketa Zuasti. Emaitzak lehendabiziko asteburua
Joan den asteburuan gure jokalarietako lau NAFARROAKO ZIRKUITU ABSOLUTUKO 3. TORNEOA jokatzera joan ziren Zuastira, 3. multzoaren barruan. Ostiralean, hilaren 23an, hiru garaipen sendo izan genituen: Oihan Mendinuetak 6-0 6-0 irabazi zion Joseba Catalani, Jon Plissonneauk 6-1 6-2 Miguel Otazuari eta Iban Chaparrok 6-0 6-1 irabazi zion Jose Luis Maciari,non ez zuen izan bere eguna. Larunbatean, hilaren 24an, final-laurdenak jokatu...
Izen-emateak 2025/2026
🎾Ezagutu tenisarekiko duzun pasioa gure klubean🎾 Tenisa maite baduzu edo kirol zirraragarri honetan hasi nahi baduzu, hau da zure unea! Zatoz pasio bera partekatzen duten jokalarien komunitateara!. Ez ezazu gehiago itxaron, tenis kantxa zain daukazu!🎾💥 Eman izena!! 948 012 012 telefonora deituz edo esteka honetan:...
Beteranoen txapelketa+35 otsailak 23
Goiz polita izango da gaurkoa Altsasun, RUBOR Tenis Klubak Oberenaren aurka jokatuko duen +35 beteranoen txapelketako jardunaldi berri batean. Teniseko goiz bizia, non kanporaketa azkenean RUBOR Tenis Klubak eraman duen, banakako bi partidak oso modu landuan irabaziz. Binakako partida Oberenaren aldera erori zen, tenis bikaina jokatuz pista barnean. Plazer bat zuen aurka jokatzea Oberena, laster ikusiko dugu elkar....
GrandSlam aldizkaria 316 zenb.
Hona hemen TenisGrandSlam aldizkaria.Beheko estekatik jeitsi eta oraingo tenisaren inguruan gertatzen diren berriez jabetu!! Egin klik hurrengo estekan: TenisGrandSlam316
Klubaren eguberri agurra 2025
Altsasuko Tenis Rubor elkartetik eguberri eta urte berri on opa dizuegu, zuen desio guztiak errealitate bihurtu dadilaren esperoan....
Revista GrandSlam num 314 Despedida Rafael Nadal
Hona hemen TenisGrandSlam aldizkaria.Beheko estekatik jeitsi eta oraingo tenisaren inguruan gertatzen diren berriez jabetu!! Zenbaki honetan protagonista nagusia Rafael Nadal da, tenis pistei agur esango baitio urte bukaeran. Eskerrik asko Rafa tenisagatik egin duzun guztiagatik! Egin klik hurrengo estekan: TenisGrandSlam314
Urriak 19- Klinik-a Nicolás Almagrorekin
Urriaren 19an, larunbata, Zuastiko Klubera joan ginen Nicolas Almagrok, munduko rankingeko 9 ohiek, emandako klinic batera. Bere ibilbidean zehar 13 ATP titulu jaso zituen eta 2008an Davis Kopako txapeldun izendatu zen Espainiako taldearekin. Gainera, 4 Grand Slametako bitan lortu zituen final-laurdenak: Australiako Openean eta Roland Garrosen. Oso klinic dibertigarria, primeran pasatu genuen.Eskerrik asko Nicori, Zuastiko klubari eta...
Izen ematea 24-25 helduak
Azken lekuak eskuragarri Tenis klubeko helduen taldeetan! & #x1f3be; Tenisa maite baduzu edo kirol zirraragarri baten bila bazabiltza ikasteko, hau da zure unea! Oraindik plazak irekita ditugu gure kategoria guztietarako: Hasiera: Astearteetan 19:00etatik 20:00etara eta ostegunetan 18:15etik 19:15era. Hobekuntza: Astelehen eta asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara. Lehiaketa: Ostegunean 19:15etik 21:15era. Ez utzi pasatzen gure...