Urtean bitan helduen taldeak 2 ateraldi egiten ditu. Ateraldi horientan tenisean aritzen gara. Batez ere, Iruñeara edo Donostiara joaten gara.
Kirola egin ondoren, alde zaharretan pintxoak eta poteak hartzen eta dastatzen ditugu hitz eta pitz aritzen garen bitartean. Izan ere, lagunen artean egun ona pasatzea eta harremanak estutzea dugu helburu.
Azken urte hauetan, tenis txapelketa profesionaletan egon gara. Lehendabizi, Bartzelonako Conde de Godó txapelketara joatea aukeratu genuen. Hemen,entrenatzen maila handiko tenislariak ikusi genituen, adibidez, Kei Nishikori. Baita ere VIP gunean sartzen utzi ziguten, non hainbat jende ospetsuekin topo egin genuen.
Gure azken txangoa Mutua Madrid Open txapelketara izan da, ATP y WTA-ko jokalariek aldi berean lehiatzen duten txapelketa. Txapelketa hau munduko txapelketarik hoberenetarikoa ATP eta WTA zirkuitu profesionaletan, hain zuzen ereda la vez. Hemen Rafael Nadal, Novak Djokovic, Andy Murray eta jokalari gehiagoren entrenamenduaz gozatu genuen eta txapelketaren lehendabiziko faseko partiduan Garbiñe Muguruza, Carla Suárez, Victoria Azarenka ,besteak beste.
Egia esan, esperientzia oso politak izan ditugu bi txapelketa hauetan eta gehiagora joateko irrikitan gaude. Zein izango da hurrengoa,agian Roland Garros, agian Estoril?
Argazkiak argazki-galerian ikus daitezke.