Tenis Eskola (16 urtera arte)
Tenis-klaseak dira gure klubaren benetako funtsa eta muina. Klaseen bidez eskola-adinean daudenen prestakuntza osatzen dugu eta kirol jarduera desberdina eta erakargarria eskaintzen diegu herritar guztiei, herriko bizi-kalitatearen maila igoz.
HASTAPEN-MAILA
Klaseak 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat dira. Klase horiek ikaslea tenisaren munduan murgiltzea dute helburu eta, horretarako, oinarrizko ezagupenak irakasten dizkiegu.
Klaseetan adinaren eta mailaren arabera sailkatzen ditugu ikasleak. Talde bakoitzean 12 ikasle daude gehienez ere.
PREZIOAK:
Jokalariak Udaleko tenis eskolan sartuta daude. Eskola aurrera eramateko, Udalak dirulaguntza eskeintzen digu.
Hori dela eta, urte beterako prezioa ez da inoz 130€-tik gorakoa izaten. Gainera, bi epetan ordaintzeko aukera dago.
IKASIKO DUZUNA:





