Joan den asteburuan gure jokalarietako lau NAFARROAKO ZIRKUITU ABSOLUTUKO 3. TORNEOA jokatzera joan ziren Zuastira, 3. multzoaren barruan.
Ostiralean, hilaren 23an, hiru garaipen sendo izan genituen: Oihan Mendinuetak 6-0 6-0 irabazi zion Joseba Catalani, Jon Plissonneauk 6-1 6-2 Miguel Otazuari eta Iban Chaparrok 6-0 6-1 irabazi zion Jose Luis Maciari,non ez zuen izan bere eguna.
Larunbatean, hilaren 24an, final-laurdenak jokatu zituzten Oihanek eta Jonek. Oihan azkeneko super tie-breakean galdu zuen Gonzalo Ovejeroren kontra, oso partida polit eta borrokatu batean, 6-3 3-6 9-11 geratu ziren.
Jonek beste partida sendo batean Carlos Yoldiren aurka 6-1 6-2 irabazi zuen, finalerdietan sartzeko.
Pena bat Oihanen porrota, finalerdietako lau postutatik hiru gure klubeko jokalariek beteko lituzketelako.
Finalerdi bat Iban eta Jonen artean jokatuko da. Klubak postu bat ziurtatuko du finalean, mugarri garrantzitsua klubarentzat, nondik gatozen jakinda eta tenis instalazio mugatuak izanda. Harro egoteko moduan gaude.
Lanean eta momentuaz gozatzen segituko dugu!