Kaixo guztioi:
Ekainaren 22an Altsasuko Tenis Elkarteko 1.Ranking sortzeko aurreko fasearen finalak egin genituen.
Finalean Aimar Macia eta Unai Zelaia izan ziren, azken honek irabazi zuelarik.
16 urtetik gorako kategorian Asier Arratibelek eta Ion Zubiriak jokatu zuten, eta Asierrek irabazi zuen finala.
Finaletan tenis eta giro onaz gozatu ahal izan genuen.
Sariak banatu, Altsasuko alkate Javier Ollo bertaratu eta lunch batekin Zelandi Teniseko pista berria inauguratu genuen.
Eskerrik asko guztioi!!!