Atzo gure entrenamendu pistan super final bat antolatzeko aukera izan genuen aurtengo Kadete mailan txapelduna Jon Plissoneau Xabier Bengoetxearen kontra, bere kategorian txapelduna azkenengo bi urteotan. Laburbilduta, txapeldun norgehiagoka izan genuen atzo.
Pasa den urtean finalean ikusi ziren txapeldun kopa irabazi nahian. Xabierrek eraman zuen kopa Ziordira une hartan, 6-4,6-4 irabazita. Atzo emaitza bera eman zen Xabirentzat.
Partiduaren protagonista beroa izan zen. Horrek ez zuen eragotzi finalean tenis polita ikustea. Jokalariek ikusleak gozarazi zituzten bere eskuin,errebes, bolea eta kalitate handiko dejadekin. Dejadek ikusleen txaloak jaso zituzten, klub-ak eskeiniko “lunch”-a jaten zuten bitartean.
Xabi aurretik egon zen partiduko momento askotan, baina Jon, txapeldunak bezala, amaiera arte borrokatu zuen finala. Azkenean, Xabi irabazi zuen sufrimendu askorekin, Jon-ek partidua irabazteko sei puntu altxatu zizkiolako Xabiri. Zazpigarren puntuan Joni pilota kanpora joan zitzaion eta partidua Xabirentzat izan zen.
Oso pozik gaude egunero bi tenista hauetan bere hobekuntza ikusten dugulako. Horrela segi mutilak!!!!!!
Domina banaketa
Partiduko atsedenaldietan domina banaketa egin zen txapelketan parte hartu duten tenistentzat. Zorionak zuen hobekuntzagatik urte honetan!!!!
Domina banaketan egon ez ziren jokalariei hurrengo asteko klaseetan emango zaie domina.