Nafarroako +35 tenis txapelketan garaipena Valle de Aranguren Tenis Elkartearen kontra

Pasa den larunbateko Nafarroako +35 tenis txapelketako norgehiagokako hiru partidak irabazi genituen Valle de Aranguren tenis elkartearen kontra. Lehendabiziko banakako partida Oihan Mendinuetak eraman zuen. Partidu bikaina ikuslearentzat, oso oso borrokatua. Azkenean Oihan gure aldera eraman zuen partidua lan bikaina eginez.
Bigarrena, Ricardo Canterok partidu oso sendoa jokatu zuen, kluberako bigarren puntua eskuratuz. Aurkariak aukera gutxi izan zituen Ricardori mina egiteko.
Binakako partida Alberto Barricartek eta Jose Luis Maciak jokatu zuten. Partidu berdindua eta sufritua, bereziki partidu amaieran. Lehengo seta irabazi genuen. Bigarren seta azkenean Valle de Aranguren Tenis Elkartearen alde joan zen gutxigatik eta azkeneko super tie-break-ean, galtzen hasi ginen baina markagailuari buelta eman genion modu honetan partidua irabaziz.
Talde lan bikaina!
Koltsolazio finala daukagu orain gure aurreran Club Natación Pamplona taldearen kontra urriaren 25 edo 26ean, zehaztu gabe dago oraindik.
Hona hemen larunbateko argazki batzuk!

Author: TenisRubor

Share This Post On