Andrea Aristuk hobetzen jarraitzen du

Berriaren buruan aipatu dugun bezala, 2014ko azaroaren 9an, Andrea Aristuk federazio-txapelketa batean fase finala lortu zuen.Eta horrela Tenis-Rubor Elkarteko jokalarien artean fase finala lortzen duen lehena bihurtu zen.

28 º Torneo Infantil “El Corte Inglés” txapelketan izan zen,  Iruña Tenis Elkartean ospatuta, hareazko pistetan jokatua, hain zuzen ere.

AURREKO FASEA  (AZAROAREN 7,8 eta 9an)

Azaroaren 7an, 6-2,4-6 eta 7-6 irabazi zion, ez zen batere erraza baina tie-breack-ean lortu zuen.

Azaroaren 8an,berriz, erraz irabazi zuen: 6-3 eta 6-3.

Igandean, azaroak 9, berriro irabazi zion berak baino sailkapen handiagoa zeukan jokalariari. Gainera, Andreak erakutsi zuen tenis maila goi mailakoa izan zen

FASE FINALA( AZAROAREN 14, 15 eta 16 )

Zozketan, zorte txarra izan genuen eta azaroak 14, ostirala, sailkapenean lehenengoaren kontra jokatzea suertatu zitzaigun. Errioxakoa zen.

Andreak 6-2, eta 6-4 galdu zuen partida, nahiz eta igualatua izan. Izan ere,  Andrea okertu zen zenbatzean eta joku bat oparitu zion bere areriori. 4-3 irabaziz beharrean, 4-4 geratu zen. Errioxatarrak, confidantza hartu ondoren, seta itxi zuen.

Hala eta gustiz ere, oso pozik gaude lortutako tenis maila ikaragarria delako, kontuan hartzen baldin badugu urte bakarra daramala Andreak entrenatzen.

ZORIONAK ANDREA, EUTSI MAILARI!!

TXAPELKETA GERO ETA URBILAGOA BAITA

Author: TenisRubor

Share This Post On