Altsasutik eta mikrobusean, 14 jokalari abiatu ginen giro onenean. Peré Tarrés ostatuan aterpe egin genuen.
Larunbatean tenis partidak ikusten pasatu genuen goiza arratsaldeko 17:00ak arte. Alde batetik, Feliciano Lopez eta Albert Costa tenislariekin argazkiak atera genituen. Eta bestetik, Kei Nishikori (mundutik 4.ena eta saria erabaziko zuena) tenislaria entrenatzen ikusteko aukera izan genuen.
Gutxi izango balitz, VIP gunera pasatzen utzi ziguten eta bartzelonaren Jet-setarekin topo egin genuen.
Arratsadean eta igande goizean turismo egin genuen: Gotiko auzoa, ranblak, Montjuic teleferikoz, bartzeloneta-ondartza, la Sagrada Familia eta abar.
Ikusten den bezala, bidai motza baina mamiarekin. Datorren urtean Madrilera joateko asmoa dugu, ezta?



