Zuasti txangoa 2023

Joan den maiatzaren 6an Zuastira txangoa izan genuen, eta bertan Zuastiko tenis taldearen eta gurearen arteko topaketa bat izan zen.
Egun hartan gure ikasleek jolasteko eta jendea ezagutzeko aukera izan zuten, giro atsegin eta dibertigarrian. Eguerdian, etenaldi bat egin genuen, eta jatetxean bazkaldu genuen.
Klubaren esparruan, tenisaz gain, jarduera gehiago egiteko aukera izan genuen, hala nola padela, igerilekua, futbola…

Egun bat oroitzapenerako, ez dugu zalantzarik!!! Lehenbailehen itzultzeko irrikan!!

Author: TenisRubor

Share This Post On