Tenis Eskola (16 urtera arte)

Tenis-klaseak dira gure klubaren benetako funtsa eta muina. Klaseen bidez eskola-adinean daudenen prestakuntza osatzen dugu eta kirol jarduera desberdina eta erakargarria eskaintzen diegu herritar guztiei, herriko bizi-kalitatearen maila igoz.

HASTAPEN-MAILA

Klaseak 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat dira. Klase horiek ikaslea tenisaren munduan murgiltzea dute helburu eta, horretarako, oinarrizko ezagupenak irakasten dizkiegu.
Klaseetan adinaren eta mailaren arabera sailkatzen ditugu ikasleak. Talde bakoitzean 12 ikasle daude gehienez ere.

* Hastapen mailako tenis-klaseak Altsasuko Udalak diruz lagundutako “Kirol Eskolak” kanpainaren barruan daude.

HAURRENTZAKO Informazioa Ikusi