Elkartea
Rubor-Alsasua Tenis Elkartea 2005eko urriaren 4an sortu zen, Altsasun eta Sakanan tenisa bultzatzu eta bertako herritarrei tenisean aritzeko aukera emateko.
Ordura arte, Altsasun ezin zen tenisean jokatu. Hala ere, kluba sortu genuenok bagenekien asko zirela kirol hau gustukoa zuten altsasuarrak eta, ondorioz, udalaren kirol eskaintzan sartzea oso aberasgarria izango zela altsasuarrentzat eta, bereziki, eskola-adinekoentzat.
Izan ere, gazte altsasuarren prestakuntza orokorra osatzen da tenisaren bidez, haien prestakuntza formalerako osagarri ezinhobea baita Puntu hau bereziki azpimarratu nahi dugu; izan ere, klasean ezagutza teoriko-praktikoez gain, ikasleei zenbait balio, arau zein aholku ematen zaizkie gure testuinguru soziokulturalean modu armoniatsuan sar daitezen.
Bestalde, aipatu behar dugu tenis-klaseetarako institutuko kirol-pista erabili ahal izan dugula, Udalak, Aralarko Mikel Donea institutuak eta Tenis Rubor Alsasuak elkarren artean sinatutako kontratuari esker. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu Altsasuko Kirol Zerbitzuari, haren bultzadarik gabe tenis-klaseak abian jartzea ezinezkoa izango baitzen.
Gure web orrialdeko ataletan klubari buruzko informazio guztia topatuko duzue. Era berean, zuen iradokizunak, kezkak eta bururatzen zaizuen guztia posta elektronikoaren bidez bidaltzera animatu nahi zaituztegu.
Espero dugu web orri hau zuen interesekoa izatea. Jakin ezazue guk lanean jarraituko dugula kluba gero eta hobea izan dadin. Besterik gabe, har ezazue gure agurrik beroena.
Ricardo Cantero Fernández
Lehendakaria