Prezioa, iraunkortasuna eta errendimendua eduki behar ditugu kontuan sokak aukeratzerakoan.
Hona aholku batzuk zuen erraketaren sokak aukeratzeko.
1. MATERIALA:
Sokak material desberdinekin egiten dira, hona:
· HESTEA: Material naturalekin egindakoa (behi-hesteekin)
Abantailak: Joko-mailarik onena eskaintzen du eta tentsioari ondoen eusten diona da. Beste abantaila batzuk dira besoarentzat oso leuna dela, duen “ukitua” eta petrolioaren deribatua ez izatea.
Eragozpenak: Hestebetez lotutako kolagenozko bandak egiteko 2,5 behiren hesteak behar direnez eta prozesua oso konplilkatua denez, garestienak dira. Eta ez dute oso ongi jasaten ez ura, ez hezetasuna.
· POLIESTERRA: Heste naturala eta nylona baino zurrungagoak dira.
Abantailak: Kontrol bikaina (horregatik profesional askok poliesterrezkoak erabiltzen dituzte).
Eragozpenak: Oso azkar galtzen dute tentsioa.
· NYLONA: Hesteak baino kalitate gutxiago du.
Abantailak: Elastikoagoak dira eta poliesterrak baino hobeki eusten diote tentsioari (hesteak baino okerrago hala ere). Merkeenak dira, gehiago irauten dute eta hobeki jasaten dituzte ura eta hezetasuna.
Eragozpenak: “Ukipen” gutxiago dute.
2. JOSKERA:
· MONOFILAMENTUAK: Hari bakuneko sokak dira, gehienetan poliesterrezkoak edo beste polimero batzuekin egindakoak. Soka hauen abantailak hauek dira: iraunkortasuna (hari asko dutenak baino gehiago), kontrola eta prezioa (multifilamentua baino merkeagoak dira). Eragozpenak: Multifilamentokoek baino ukipen eta potentzia gutxiago dute.
· MULTIFILAMENTUA: 1.500 arteko txirikordatutako hariekin eginda daude eta heste naturalarekin egindakoen antz handia dute. Abantailak: leuntasuna besoarentzat (hari bakunekoak baino leunagoak dira) eta potentzia eta ukipen handiagoa ematen dute duten elastikotasunarengatik. Eragozpenak: garestiagoak dira eta monofilamentukoek baino gutxiago irauten dute.
3. SOKEN PATROIAK:
Soka lotuen bidezko erraketak soka nagusiak (luzeak) eta zeharkakoak (motzak) ditu. Sokek honako dentsitate hauek dituzte:
· Baxua: 14 nagusi eta 26 zeharkako: sokek mugimendu handiagoa, zurruntasun gutxiago eta indar handiagoa dute.
· Altua: 18 nagusi eta 20 zeharkako: sokek mugimendu handiagoa, zurruntasun handiagoa eta indar gutxiago dute.
4. LODIERA/DIAMETROA:
Teniseko soka baten diametroa AEB-n alanbreak duen diametro berdina da.
Soka lodiek gehiago irauten dute, gutxiago puskatzen direlako.
Soka mehe batek indar handiagoa ematen du.
8 mm-ko diametrokoa erabili pista azkarretan eta 8,5 mm-koa lur irabiatuan.
5. TENTSIOA:
Teniseko erraketen soken tentsioa 23 eta 31 kiloen artean egotea gomendatzen da.
TENTSIOA | INDARRA | KONTROLA | ONDORIOAK | INPAKTUA ETA BIBRAZIOA |
---|---|---|---|---|
Handiagoa | Gutxiago | Gehiago | Gutxiago | Gehiago |
Gutxiago | Gehiago | Gutxiago | Gehiago | Gutxiago |
a) Tentsioa pista motaren arabera:
· Lur irabiatua: pilotaren botea altuagoa izatean, tentsio txikiagoa aholkatzen da sakontasuna eta efektuak lortzeko. Aldi berean, soka sintetikoak gomendatzen dira, adreiluzko hautsak hausturak eragiten baititu hestezko soketan.
· Pista azkarrak: Tentsio altuagoa gomendatzen da, kolpearen eta heste naturalaren kontrolerako.
b) Tentsioa, presio atmosferikoaren arabera:
· Itsas-mailan: sokak tentsio gutxiagorekin indarra irabazteko.
· Itsas-mailatik 500 metrora: sokak tentsio handiagoarekin kontrola irabazteko.
c) Tentsioa eguraldiaren arabera:
· Klima beroa: tentsio handiagoa.
· Klima hotza: tentsio gutxiago.
6. ELASTIKOTASUNA:
Inpaktuak absorbatu, kolpeak leundu eta pilotaren abiaduran parte hartzen du. Soken elastikotasuna gutxitu egiten da denboraren poderioz eta jokoaren kalitatea murriztu egiten da.
7. SOKAK AUKERATZEA:
JOKALARIAK NAHI DU: | ||||
---|---|---|---|---|
INDARRA | KONTROLA | IRAUNKORTASUNA | ||
SOKEN EZAUGARRIAK | EGITURA | Elastikoak: multifilamentua edo hestea | Ondo eusten dio tentsioari: multifilamentua edo hestea | Iraunkortasun ona: monofilamentu sendotua edo multifilamentua |
DIAMETROA | Meheak | Ertaina | Lodiak (poliesterra izan ezik) |