Erraketa
May20

Erraketa

1 – Jokalari bakoitzak behar duen erraketaren neurria: LUZERA (zm)PISUA (gr)MATERIALAJOKALARIAREN ALTUERA 48175Aluminioa1 - 1,20 m 50 - 52215 56225 602301,20 - 1,35 m 63270 66275Grafitoa1,35 - 1,50 m 67290 2 – Erraketa adinaren arabera: ADINA (urteak)0 - 56 - 78 - 910 - 1112 urtetik aurrera ERRAKETAREN LUZERA (zm)5055606568 - 69 (helduen tamaina) 3 – Erraketaren kirtena aukeratzea: AEB (hazbeteak)EUROPA (cm)KODEA 49,4 - 9,7L000 49,7 - 10,0L00 410,0 - 10,3L0 4 1/810,3 - 10,6L1 4 1/410,6 - 10,9L2 4 3/810,9 - 11,2L3 4 1/211,2 - 11,5L4 4 5/811,5 - 11,8L5 *OHARRA: Tenis-erraketen kirtenak oktogonalak dira eta tamaina desberdinetakoak, haien zirkunferentziak erakusten duen moduan. 4 eta 5 hazbete artekoak dira, hazbete baten 1/8-ko igoerekin. Tamainaren arabera zenbatzen dira (adb. 0=4 hazbete, 1=4 1/8 hazbete,…) Metodo erraz bat dago zure erraketaren kirtena aukeratzeko, hona: Heldu iezaiozu erraketari “eskumazko ekialdekoa” izeneko era erabiliz, Orain, beste eskuarekin, behatz punten eta hatz lodiaren oinarrien artean gelditzen den tokian hatz erakuslea sartu. Kabitzen ez bazaizu, horrek esan nahi du aukeratu duzun heldulekua txikiegia dela; eta alderantziz, tokia soberan geratzen bazaizu, handiegia delako...

Read More
Erraketaren Sokak
May20

Erraketaren Sokak

Prezioa, iraunkortasuna eta errendimendua eduki behar ditugu kontuan sokak aukeratzerakoan. Hona aholku batzuk zuen erraketaren sokak aukeratzeko. 1. MATERIALA: Sokak material desberdinekin egiten dira, hona: · HESTEA: Material naturalekin egindakoa (behi-hesteekin) Abantailak: Joko-mailarik onena eskaintzen du eta tentsioari ondoen eusten diona da. Beste abantaila batzuk dira besoarentzat oso leuna dela, duen “ukitua” eta petrolioaren deribatua ez izatea. Eragozpenak: Hestebetez lotutako kolagenozko bandak egiteko 2,5 behiren hesteak behar direnez eta prozesua oso konplilkatua denez, garestienak dira. Eta ez dute oso ongi jasaten ez ura, ez hezetasuna. · POLIESTERRA: Heste naturala eta nylona baino zurrungagoak dira. Abantailak: Kontrol bikaina (horregatik profesional askok poliesterrezkoak erabiltzen dituzte). Eragozpenak: Oso azkar galtzen dute tentsioa. · NYLONA: Hesteak baino kalitate gutxiago du. Abantailak: Elastikoagoak dira eta poliesterrak baino hobeki eusten diote tentsioari (hesteak baino okerrago hala ere). Merkeenak dira, gehiago irauten dute eta hobeki jasaten dituzte ura eta hezetasuna. Eragozpenak: “Ukipen” gutxiago dute. 2. JOSKERA: · MONOFILAMENTUAK: Hari bakuneko sokak dira, gehienetan poliesterrezkoak edo beste polimero batzuekin egindakoak. Soka hauen abantailak hauek dira: iraunkortasuna (hari asko dutenak baino gehiago), kontrola eta prezioa (multifilamentua baino merkeagoak dira). Eragozpenak: Multifilamentokoek baino ukipen eta potentzia gutxiago dute. · MULTIFILAMENTUA: 1.500 arteko txirikordatutako hariekin eginda daude eta heste naturalarekin egindakoen antz handia dute. Abantailak: leuntasuna besoarentzat (hari bakunekoak baino leunagoak dira) eta potentzia eta ukipen handiagoa ematen dute duten elastikotasunarengatik. Eragozpenak: garestiagoak dira eta monofilamentukoek baino gutxiago irauten dute. 3. SOKEN PATROIAK: Soka lotuen bidezko erraketak soka nagusiak (luzeak) eta zeharkakoak (motzak) ditu. Sokek honako dentsitate hauek dituzte: · Baxua: 14 nagusi eta 26 zeharkako: sokek mugimendu handiagoa, zurruntasun gutxiago eta indar handiagoa dute. · Altua: 18 nagusi eta 20 zeharkako: sokek mugimendu handiagoa, zurruntasun handiagoa eta indar gutxiago dute. 4. LODIERA/DIAMETROA: Teniseko soka baten diametroa AEB-n alanbreak duen diametro berdina da. Soka lodiek gehiago irauten dute, gutxiago puskatzen direlako. Soka mehe batek indar handiagoa ematen du. 8 mm-ko diametrokoa erabili pista azkarretan eta 8,5 mm-koa lur irabiatuan. 5. TENTSIOA: Teniseko erraketen soken tentsioa 23 eta 31 kiloen artean egotea gomendatzen da. TENTSIOAINDARRAKONTROLAONDORIOAKINPAKTUA ETA BIBRAZIOA HandiagoaGutxiagoGehiagoGutxiagoGehiago GutxiagoGehiagoGutxiagoGehiagoGutxiago a) Tentsioa pista motaren arabera: · Lur irabiatua: pilotaren botea altuagoa izatean, tentsio txikiagoa aholkatzen da sakontasuna eta efektuak lortzeko. Aldi berean, soka sintetikoak gomendatzen dira, adreiluzko hautsak hausturak eragiten baititu hestezko soketan. · Pista azkarrak: Tentsio altuagoa gomendatzen da, kolpearen eta heste naturalaren kontrolerako. b) Tentsioa, presio atmosferikoaren arabera: · Itsas-mailan: sokak tentsio gutxiagorekin indarra irabazteko. · Itsas-mailatik 500 metrora: sokak tentsio handiagoarekin kontrola irabazteko. c) Tentsioa eguraldiaren arabera: · Klima beroa: tentsio handiagoa. · Klima hotza: tentsio gutxiago. 6. ELASTIKOTASUNA: Inpaktuak absorbatu, kolpeak leundu eta pilotaren abiaduran parte hartzen du. Soken elastikotasuna gutxitu egiten da denboraren poderioz eta jokoaren kalitatea...

Read More
Pilotak
May20

Pilotak

Presio ezberdineko piloten ezaugarri, abantailak eta desabantailak: PILOTA MOTAEZAUGARRIAKABANTAILAKDESABANTAILAK PRESURIZATUAKBarneko presioarengatik egiten dute bote.- Erabilienak dira. -Despresurizatu-ekin erkatuz gero, errendimendu eta ukipen hobeak dituzte berriak direnean.- Oso azkar galtzen dute botea. - Ia ezin da haiekin jokatu, bi astez erabiliz gero. DESPRESURIZATUAKBeren elastikotasuna gordetzen duen gomazko estalkiarengatik egiten dute bote.Etengabe eusten diote boteari. Askoz ere arinagoak eta saltokariagoak dira eta baztertu egiten dira felpa galtzen...

Read More